Txikipedia:Ebroko sakonunea
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ebroko sakonunea (edo Ebroko harana) Iberiar penintsulako esparru geografiko bat da; berez, penintsulako erliebeko beheragune bat da, hau da, inguruko lurrak baino beherago dagoen zati zabal bat, Ebro ibaiak zeharkatzen duena.
Triangelu itxura du, 40.000 km² inguruko azalera okupatzen du eta 840 km inguruko luzera.
Batez beste, 200 metroko altuera du itsasoaren mailatik, eta mendilerro handiz inguratuta dago. Ibaiaren ahoan, Ebroren delta dago, gaur egun babestuta dagoen parke natural bat.