Txikipedia:Boilur
From Wikipedia, the free encyclopedia
Boilurra lurraren azpian hazten den onddoa da, zenbait landareren sustraiei lotua. Landare horien adibide batzuk artea, haritza, hurritza eta makala dira. Boilurra klima lehorreko tokietan hazten da, hau da, neguan hotz egiten duen eta udan beroa egiten duten lekuetan. Edozein klimatara egokitu daiteke, baina zaila da urtean zehar antzeko tenperatura duten kostaldeko eremuetan haztea.
Onddo hau jangarria da, eta beti nabarmendu izan da bere zapore eta usainagatik. Gainera, sukaldean balio handia izan du beti, eta oso prezio altua du.