Txikipedia:Beso
From Wikipedia, the free encyclopedia
Besoa gorputzaren atal bat da. Gizakion eta tximinoen goiko gorputz-adarra da (beheko gorputz-adarrak hankak dira), sorbaldatik hasita eskuraino iristen dena. Bi zati ditu:
- Besondoa: sorbalda edo besaburutik ukondora iristen den zatia.
- Besaurrea: ukondotik eskumuturrera iristen dena.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/e/e3/Arm.agr.jpg/640px-Arm.agr.jpg)
Ukondoa da bien arteko artikulazio edo giltzadura, eta hari esker egin daitezke hainbat mugimendu.