Txikipedia:Bartzelona
From Wikipedia, the free encyclopedia
Bartzelona Hegoaldeko Europako hiri bat da, bai eta Espainiako bigarren hiria, tamaina eta biztanleria aldetik. Kataluniako Autonomia Erkidegoko eta Bartzelona probintziako hiriburua da.
Mediterraneo itsasoaren kostaldean dago, Iberiar penintsulako ipar-ekialdean.
2017ko datuen arabera, 1,6 milioi biztanle ditu; baina haren metropoli-eremuan (hiriaren inguruko udalerriak ere kontatuz) 5 milioi biztanle inguru bizi dira bertan (2011ko datuen arabera); horrek esan nahi du Europar Batasuneko seigarren hiririk handiena dela.
Bartzelona bere monumentuengatik da ezaguna; hiririk garrantzitsuenetako bat da Espainiako turismoarentzat, baina baita Europa barruan ere; bestalde, bertako futbol taldeetako bat, FC Barcelona, mundu osoko talderik ezagun eta indartsuenetako bat da.