Txikipedia:Azelerazio
From Wikipedia, the free encyclopedia
Azelerazioa, fisikan, halako denbora-unitate batean abiaduran gertatzen den aldaketa da. Zenbat eta azelerazioa handiagoa izan, abiaduraren aldaketa ere handiagoa izaten da. Azelerazioa beti halako norabide batean egiten da, eta, horregatik, "azelerazio-bektorea"-z hitz egiten da.
Formula honekin kalkulatzen da azelerazioa:
Nazioarteko unitate-sistemari jarraituz, abiadura segundoko metrotan eta denbora segundotan adierazten denean, azelerazioa segundo bakoitzeko segundoko metrotan adierazten da, modu honetara: m/s2
Adibidez, errepide zuzen batean, auto baten abiadura segundoko 7 metrotik segundoko 13 metrora aldatzen bada 2 segundotan, autoaren azelerazioa errepidearen norabidean honelakoa izango da:
m/s2
Objektu baten abiadura konstantea bada (beti berdina), azelerazio nulua dauka, zero azelerazioa, alegia. Objektu horrek abiadura gutxituz gero, desazelerazioa gertatzen da: hau da, azelerazio negatiboa izango du.
Bestalde, objektu baten abiadura-aldaketa ez da bat-batean gertatzen; objektu bat ezin da bat-batean pasatu segundoko 0 metrotik segundoko 10 metrora, halako denbora bat behar du horretarako, nahiz eta oso tarte laburra izan. Horregatik, azelerazioa abidaura-aldaketa bat da halako "denbora-unitate" batean. Objektu bat pasatzen bada 10 m/s2-tik 15 m/s2-ra segundo 1ean, azelerazioa 5 m/s2 segundokoa izan da.