Txikipedia:Azalera
From Wikipedia, the free encyclopedia
Azalera, bi dimentsioko irudi itxi baten barruan geratzen den zatia da. Hau da, irudi horrek okupatzen duen lekua.
Goiko hiru irudien azalera, gorriz margotutako zatia da. Zati gorri horren barruan sartzen diren karratutxo kopurua.
Ohikoenak diren irudi lauak karratua, laukizuzena, triangelua eta zirkulua dira. Matematikan A letra erabiltzen dugu azalera adierazteko, beti maiuskulaz.