Txikipedia:Autonomia-erkidego
From Wikipedia, the free encyclopedia
Espainiako lurraldea autonomia-erkidegotan zatikatuta dago. Zehazki, 17 autonomia-erkidego daude Espainian.
Autonomia-erkidego bakoitzean, lehendakari bat dago. Horrez gain, arauak onartzen dituen ganbera legegilea (legebiltzar edo parlamentua) eta arauak betearazteaz arduratzen den organo exekutibo edo gobernua ere badaude.