Txikipedia:Aranzadi Zientzia Elkartea
From Wikipedia, the free encyclopedia
Aranzadi Zientzia Elkartea Euskal Herrian dagoen zientzia-elkarte bat da. Aranzadiren helburua da kultura- eta natura-ondarea ikertzea, ezagutzera ematea eta babestea. Jesus Elosegi ikerlari eta arkeologoak sortu zuen, XX. mendearen erdialdean. Azterketa eta ikerketarako sortu zen, eta oso garrantzitsua bilakatu da komunitate zientifikoan. Horregatik, 2001ean herri-onurako erakunde izendatu zuten.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/9/95/Telesforo_Aranzadi_zientzialari_bergararra.jpg/150px-Telesforo_Aranzadi_zientzialari_bergararra.jpg)
Gaur egun, Aranzadi Zientzia Elkarteak 1.540 kide inguru ditu. Horietatik 150, hainbat zientziatako ikertzaileak dira, eta ikerketaren arloan aritzen dira lanean. Natur eta Giza Zientzien gaiak ikasi dituzten unibertsitarioak dira tituludun ia guztiak, eta gehien nabarmentzen diren zientziaren gaiak hauek dira: Biologia, Historia, Arkeologia, Medikuntza, Antropologia, Etnografia, Geografia eta Geologia.