Txikipedia:Ameriketako europar kolonizazioa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Amerikaren kolonizazioa XV. mendearen amaieran hasi zen, 1492. urtean Kristobal Kolon bertara heldu ostean, Gaztelako Koroaren laguntzaz. Hortik aurrera, Europako inperio eta estatu batzuek Ameriketako lurralde asko esploratu eta konkistatu zituzten. Horretarako, bertan bizi ziren herri indigenak menderatu zituzten.