From Wikipedia, the free encyclopedia
Zeelanda Berria Ozeanian dagoen herrialde bat da. Wellington da bertako hiriburua. Hiri handiena Auckland da.
Zeelanda Berriak 268.021 km² ditu azaleraz eta 5 milioi pertsona bizi dira bertan. Populazioaren %53a lau hiri handienetan bizi da.
Hiri handienak honako hauek dira:
Zeelanda Berriko jatorrizko biztanleak Maoriak dira.
Zeelanda Berriak bi uharte handi ditu; iparraldekoa eta hegoaldekoa. Wellington hiriburua bi uharteen arteko Cook itsasartean dago kokaturik. Oso menditsua da, batez ere hegoaldeko uhartea. 3.000 metrotatik gorako altuera duten 18 mendi daude hegoaldeko uhartean.
Oso paisaia polita du. Hainbat filme grabatu dira Zeelanda Berrian, adibidez Avatar, Eraztunen Jauna, Hobbita, Narniako kronikak eta King Kong.
Australian animalia berezi ugari daude, adibidez kiwia.
Britainiarrek ekarritako kirolak dira jarraitzaile gehien dituztenak. Errugbi selekzioa munduko onena da eta bere haka dantza oso ezaguna da. Beltzez jantzita doazenez, All blacks izenarekin ezagutzen dira.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.