From Wikipedia, the free encyclopedia
Simone Arianne Biles, Amerikako Estatu Batuetako gimnasta da. 1997ko martxoaren 14ean Ohion jaio zen.
👶 Jaiotza 1997ko martxoaren 14a Columbus |
🔨 Lanbidea gimnasta artistikoa |
📷 Argazkiak ikusi |
Sei urterekin, Houstongo Bannon's gimnasiora joan zen bisitan, ikaskideekin. Ahozabalik geratu zen hango gimnastak egiten ari ziren ariketekin. Haiek imitatzen hasi zen, eta entrenatzaile bat neskatila haren mailaz ohartu zen. Berehala, aitona-amonei eskutitz bat igorri zien, gimnasioan izena emateko eskatuz. Bere buruari egin zion erronka «Egunen batean, Olinpiar Joko batzuetan parte hartuko dut, haiek bezala» 2013an debutatu zuen senior mailan
Amerikako Estatu Batuetako gimnasta da, historiako hoberenetakoa. Gimnasiako Munduko Txapelketetan domina gehien lortu dituen kirolaria da: Horietatik hemeretzi urrezkoak. Rioko Olinpiar Jokoetan urrezko domina lortu zuen banaka zein taldeka. Aparatuetako finaletan ere beste bi urrezko domina lortu zituen, lurrean eta saltoan. Oreka-barran bakarrik egin zuen txarto salto bat gaizki kalkulatu eta estropezu egin baitzuen. Hala ere, brontzezko domina lortu zuen.
Urtea | Lekua | Dominia | Proba |
---|---|---|---|
2016 | Rio de Janeiro | 1 | Banaka, emakumezkoa |
2016 | Rio de Janeiro | 1 | Taldeka, emakumezkoa |
2016 | Rio de Janeiro | 1 | Zorua, emakumezkoa |
2016 | Rio de Janeiro | 1 | Zaldi-jausia, emakumezkoa |
2016 | Rio de Janeiro | 3 | Oreka barra, emakumezkoa |
2021 | Tokio | 2 | Taldeka, emakumezkoa |
2021 | Tokio | 3 | Oreka barra, emakumezkoa |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.