From Wikipedia, the free encyclopedia
Riga Europako ipar-ekialdeko hiri bat da, bai eta Letonia izeneko herrialdeko hiriburua eta hiririk handiena ere. 2017ko datuen arabera, ia milioi bat lagun bizi dira hirian eta haren inguruetan; Letonia osoko biztanleen erdia da hori, gutxi gorabehera. Bestalde, hiru herrialde baltikoetako hiririk handiena da.
Hiria Letoniaren erdialdean dago, itsaso Baltikoaren ertzean, Mendebaldeko Dvina izeneko ibaiaren ahoan. Hiriko alde zaharra ibaiaren eskuinean dago eta UNESCOk Gizateriaren Ondasun izendatu zuen 1997an.
Rigak garrantzi handia du herrialde baltikoetako ekonomia eta finantzetan (bankuak). Industriako sektorerik indartsuenak zurgintza, kimika eta botikagintza, garraioa eta metalgintza dira. Rigako portuak herrialde baltikoetako jarduerarik handiena du. Turismoak ere gero eta pisu handiagoa du.
Sortu zenean, XIII. mendearen hasieran, Riga arrantzale-herrixka bat zen. Laster, harresiak eta gaztelu bat eraiki zituzten. Erdi Aroan, alemaniarrek bereziki merkataritzarako gune garrantzitsu bat bihurtu zuten. Historian zehar, Poloniaren, Suediaren eta Errusiaren mende egon da.
XX. mendean, Letoniak independentzia lortu zuen eta Riga bihurtu zen hiriburua. Baina 1945 eta 1991 bitartean, Letoniak bere independentzia galdu zuen eta Sobiet Batasunaren mende egon zen; 1991etik gaur arte, Letonia berriro independentea da eta Riga da hiriburua. Dena den, biztanleetako asko, erdia inguru, errusiarrak, bielorrusiarrak edo ukrainarrak dira.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.