Txikipedia:Nettie Stevens
From Wikipedia, the free encyclopedia
Nettie Stevens 1861eko uztailaren 7an jaio zen Cavendishen (Vermont, AEB). 1912ko maiatzaren 4an bularreko minbizi batengatik hil zen, 50 urte zituela. Julia Adams eta Efraïm Stevens ziren bere gurasoak, bi anai eta ahizpa bat zituen, bera hirugarrena zen. Bi anaiak ez zituen ezagutu, bera jaio baino lehen hil baitziren. 1865ean bere ama hil zen, hortik gutxira bere aita berriro ezkondu zen. Ondorioz, Westford-era bizitzera joan behar izan zuen.