Johannes Gensfleisch zur Laden zum Gutenberg (Mainz, Alemania, 1398 inguru - 1468ko otsailaren 3a) asmatzailea izan zen. Inprimaketaren teknologia landu zuen, eta tinta asmatu. Europara inprimatzeko makina mugikorra ekarri eta garatu zuelako da ezaguna, aurretik tresna hori Txinan eta Korean erabili baitzen. Haren lanik ezagunena lehendabiziko Biblia inprimatzea izan zen, 1445ean, Mainzen.

Informazio gehiago Datu pertsonalak ...
Johannes Gutenberg
Johannes Gutenberg
Datu pertsonalak
Izen osoa Johannes Gensfleisch zur Laden zum Gutenberg
Jaio 1398 inguru
Mainz (Alemania)
Hil 1468ko otsailaren 3
Mainz (Alemania)
Itxi

Biografia

Haren aita Friele Gensfleisch zu Laden izan zen, geroago zum Gutenberg abizena hartuko zuena; ama, berriz, Else Wyrich. Badirudi, familiak etxea jaso zuela herentzian eta Hessera aldatu zutela bizilekua. Erfurteko unibertsitatean ikasi zuela uste da.

Hutsunea dugu bere biografian 1434 arte, Estrasbourgen errementari lanetan aurkitzen dugun arte. Hortxe ditugu 5 urte geroago epaiketa baten aztarnak.

1452an, 120 ale egin zituzten paperean eta beste 20 pergaminoan bere sozioek eta Gutenbergek. Lehenengoetatik 33k iraun dute gaur egunera arte eta bigarrenetatik, berriz, 13. Burgosko Liburutegi Nazionalean dago bat gordeta.

Miseria larrian bizi behar izan zuen eta inprentaren sekretua zabaldu beharrean izan zen, dirua lortu nahi bazuen.

1468ko otsailaren 3an, erabat diru gabe hil zen Johannes Gutenberg. Hala ere, inprenta modernoaren asmatzailearen ohorea jaso zuen.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Johannes Gutenberg

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.