From Wikipedia, the free encyclopedia
Japonia Asiako herrialde bat da. Ozeano Barean kokatutako uhartedi bat da. Iparraldean Okhotskeko itsasoa dauka, hego-mendebaldean Ekialdeko Txinako itsasoa eta mendebaldean Japoniako itsasoa.
Hedadurari dagokionez, herrialdeak 377.835 km² ditu, eta 128 milioi biztanle baino gehiago bizi dira bertan. Tokio da hiriburua, munduko metropoli populatuena, 35 milioi biztanlerekin. Japoniako hizkuntza ofiziala japoniera da.
Herrialde menditsua da, eta mendiek jatorri bolkanikoa daukate. Fuji mendiak 3.776 metro ditu eta Japoniako altuena da.
Ozeano Bareko Suzko Eraztunean hiru plaka tektonikoren elkargunean dagoenez, sarritan intentsitate txikiko dardarak gertatzen dira. Zenbait lurrikara suntsigarri ere egon dira eta horien ondoren tsunamiak sortu dira.
Japoniako klima epela da, oro har, baina asko aldatzen da iparraldetik hegoaldera.
Munduko bizi itxaropen handiena dauka: 2010 eta 2015 artean jaiotakoena 83,5 urtekoa da.
Japonia monarkia konstituzionala da: enperadorea Akihito deitzen da eta lehen ministroa Shinzō Abe.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.