Txikipedia:Irène Joliot-Curie
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Irene Joliot Curie 1897. urtean jaio zen, irailaren 12an. Parisen, Frantzian jaio zen. Irene 58 urterekin hil egin zen, 1956 eko martxoaren 17an; leuzemiagatik. Bere gurasoak Marie Curie eta Pierre Curie ziren. 1926 urteko urriaren 9 an ezkondu egin zen Frederik Joliot-ekin. Irene fisikaria, kimikaria, zientzialaria, katedraduna, politikaria eta fisikari nuklearra izan zen. Baita ere nobel sari bat irabazi zuen.
👶 Jaiotza 1897ko irailaren 12a Parisko 13. barrutia |
💀 Heriotza 1956ko martxoaren 17a Paris |
🔨 Lanbidea fisikari |
📷 Argazkiak ikusi |
1935. urtean kimikako nobel saria irabazi zuen. Poloniaren alfa izpiei buruzko tesiarekin doktoretza lortu zuen. Frantziako lehen pila atomikoa egiten lagundu zuen eta Orsayko fisika nuklear zentroko planoak egin zituen. Irenek bi seme-alaba izan zuen, Hélène Langevin-Joliot eta Pierre Joliot. 1934an bere lanik garrantzitsuena egin zuen, elementu erradioaktiboak artifizialki sortzean. 1935. urtean bere senarra baita ere nobel sari bat irabazi zuen. 1936an Estatuko Zientzia Ikerketarako idazkariorde izan zen. Ideia komunistak zituela-eta, 1951n Energia Atomikoko Frantziako Batzordetik bota zuten. Bakearen aldeko Nazioarteko Batzordeko eta Frantziako Emakumeen Batasunerako Batzorde Nazionaleko kide izan zen.
Irène Joliot-Curie 1956ko martxoaren 17an hil zuen leuzemiak. Senarra, berriz, 1958ko abuztuan hil zen.[2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.