Haizea mugitzen ari den airea da.

Planetako eremu bero eta hotzen artean dauden tenperatura-diferentzien eraginez, presioa aldatu egiten da atmosferan, eta presio-aldaketa hori da airea mugiarazten duena.

Thumb
Haizearen kontra, ezin aurrera jo, Francisco de Goyaren margolan batean.

Haize motak

Meteorologian, izen ezberdinak ematen zaizkio haizeari, bere abiaduraren eta noranzkoaren arabera.

  • Abiaduraren arabera, haizea izan daiteke: haize kirria (haize leun eta atsegina), haize beltza (haize hotz eta gogorra), haize-zurrunbiloa, eta abar.
  • Noranzkoaren arabera: ipar-haizea (iparraldetik datorren haizea), hego-haizea (hegoaldetik datorren haizea), eta abar.

Haizearen noranzkoa zein den jakiteko tresnarik ezagunenak bi ditugu: haize-orratza (aspaldiko tresna da; etxeen teilatuetan egoten da, batik bat) eta anemometroa (askoz ere modernoagoa).

Haizeak dituen eraginak

  • Haizea garraiatzailea da: besteak beste, haziak leku batetik bestera eramaten ditu. Horrek polinizazioa laguntzen du.
  • Haizea higatzailea da: batez ere, klima lehorreko lekuetan. Hondar-aleak leku batetik bestera eramaten ditu, eta paisaiak asko eralda ditzake.

Haizete arriskutsuak

Haizea, oso bortitza denean, arriskutsua izaten da.
Beldurgarriak izaten dira, adibidez, tornadoak (indar handiko haize-erauntsiak, kiribilean igotzen direnak) eta urakanak (haize guztiz indartsuko ekaitzak).

Haize-energia

Haizearen indarra aspalditik aprobetxatu du gizakiak. Lehen, haize-erroten bidez eskuratzen zuen gizakiak haize-energia edo energia eolikoa; gaur egun, berriz, haize-sorgailuak erabiltzen dira horretarako.

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.