Txikipedia:Genero ez bitarra

From Wikipedia, the free encyclopedia

Genero ez-bitarra

Genero ez-bitarra ez gizona ez emakumea izatea da. Genero ez-bitar mota asko daude, genero-identitate eta adierazpen aukera anitzak barne hartzen baititu; hala nola, genero fluidoa, genero neutroa, bigeneroa, trigeneroa, ageneroa edo genero androginoa.

Generoaren identitatea eta orientazio sexuala ez daude lotuta. Izan ere, ez-binarioak diren pertsonek orientazio sexual desberdinak dituzte, hala nola, bisexuala, homosexuala eta heterosexuala beste batzuen artean.

Genero ez-bitarra ez da intersexuala izatearen berdina. Pertsona intersexual gehienak emakumeak edo gizonak sentitzen dira. Gainera, pertsona ez binarioa izatea ez da transgeneroaren sinonimoa, izan ere, pertsona transgeneroak bai daude binarismoaren barruan.

Motak

Bigenero, trigenero eta pangenero

Bigenero edo trigenero, aldi berean, bi edo hiru genero ezberdinekin identifikatzen diren pertsonak dira. Aldiz, pertsona pangeneroak hiru genero baino gehiagorekin identifikatzen diren pertsonak dira.

Ageneroa

Genero espezifiko batekin identifikatzen ez diren pertsonak dira.

Xenogenero

Bere buruaren generoak ez duela kategoria tradizionaletan egokitzen sentitzen duten pertsonak dira.

Androgino

Ezaugarri maskulino eta femeninoen konbinazioa dauzkate.

Genero fluidoa

Pertsona hauen genero identitatea denborarekin aldatu daiteke. Hau da, bere burua maskulino, femenino edo beste genero batez identifikatu dezakete momentu ezberdientan.

Genero neutroa

Genero neutroarekin identifikatzen diren pertsonak ez dira bereziki maskulino edo femenino bezala identifikatzen, genero kategoria binaria tradizionaletan ez den identitate bat nahiago dute eta izenordain neutro batzuk erabili dezakete.

Bandera

Bandera ez-binarioa 2014an sortu zen, Kye Rowan-ek sortu zuen. Kolore-marra bakoitzak identitate ez-binarioaren aniztasuna adierazten du.

Thumb
Genero ez-bitarraren bandera
Horia

Emakume/gizonezko binarismotik kanpo identifikatzen diren pertsonentzat.

Zuria

Sexu anitzeko pertsonentzat.

Morea

Neurri batean gizonezkoak eta neurri batean emakumezkoak diren pertsonentzat.

Beltza

Generorik ez dutenentzat.

Historia

Genero ez-bitarrak ez dauka hasiera espezifikorik. Izan ere, genero ez-bitarra, kultura ezberdinetan eta historiako etapa askotan zehar egon da. Hala ere, genero ez-bitarra terminoak arreta eta ospe handiagoa lortu du azken urteetan.

Mundu osoko kultura indigena askok binarismorik haratago doazen tradizio eta genero ez-bitarra kontzeptuak dituzte.

XX. mendearen amaieratik aurrera, pertsona ez bitarrek onarpen eta ikuspenaren alde egin dute. 1990eko hamarkadan, genero ez-bitarra terminoa sortu zen, eta generoa zabalago eta errespetuz ulertzearen aldeko mugimendu aktibistak sortu ziren. Aktibismo hau dela eta, herrialde askotan genero-identitate desberdinen onarpen eta lege-babes handiagoa lortu da.

Izenordainak eta ikuspena: Genero ez-bitarraren historiaren parte garrantzitsu bat izenordain inklusiboen aldeko borroka izan da. Pertsona ez-bitarrek izenordain neutroen erabilera defendatu dute. Izenordainak sartzeko borroka horrek agerian uzten du zein garrantzitsua den genero identitate ez-bitarra ezagutzea eta errespetatzea hizkuntzan eta gizartean.

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.