Txikipedia:Euphorbia helioscopia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Euphorbia helioscopia esne-belar landare loredun espezie bat da. Euphorbia landare loredunen genero oso handia eta anitza da. Berez 15 eta 40 zentimetro arteko altuerara irits daitekeen landarea da. Landare hauek taldeka hazten dira normalean eta erdialdean katilu bat izan daitekeenaren antzeko zerbait osatzen dute. Lore multzoari begiratzen diozunean lore bakarra ikusten ari zarela ematen du.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/c/c2/Euphorbia_helioscopia_%28Barlovento%29_01.jpg/640px-Euphorbia_helioscopia_%28Barlovento%29_01.jpg)