From Wikipedia, the free encyclopedia
Emozioak gizakiok gure inguruan gertatzen denari erantzuteko dugun modu naturala dira. Denok ditugu emozioak, garrantzitsua da ez ezkutatzea, ezta sentitu dugunagatik lotsatzea ere. Emozioak sarritan tenperamentuarekin, nortasunarekin, jarrerarekin edo sormenarekin lotzen dira.
Lehen hilabeteak: jaioberriak emozio positiboak eta negatiboak hautemateko gaitasuna dauka.
2 urte dituztenean, haurrek besteen emozioak zehazki ulertu gabe hauek erakusteko gaitasuna daukate, enpatia.
4 urte dituztenean, oinarrizko emozioak antzematen dituzte eta hauek erantzun desberdinak eragiten dituztela ere ulertzen dute.
11 eta 15 urtera bitartean, emozio propioak eta beste pertsonenak hautematen dira, espresio arauez gain. Hala ere, fase honetan emozioen maneiatzearekin arazoak izan ohi dira.
Laburtuz, urteak igaro hala, emozioetan aldaketak izaten dira eta hauek banakoaren eta inguruaren hautematea aldatzen dute. Zentzu horretan, kulturak eta gizarteak garrantzi handia dute emozioen adierazpen mailan.
EMOZIOA | AZALPENA | ADIERAZPENA | ZER EGITEN DUGU? |
---|---|---|---|
HASERREA | Emozio hori agertzen da zerbait gustatzen ez zaigunean. | Kontrola gal dezakegu, oihu egin eta jo egiten dugu. | |
BELDURRA | Beldurra agertzen da zerbait arriskutsua dela uste dugunean. | Normalean ezkutatu egiten gara
edo arriskutik ihes egiten dugu. | |
TRISTURA | Gaizki sentitzen gara zerbait
galtzen dugunean. |
Bakarrik egon nahi dugu eta negar egiten dugu. | |
NAZKA | Nazka ematen digun zerbaiten aurrean atsekabe sentzasioa da. | Arbuiatzen dugu eta nazka ematen digun horretatik urruntzen gara. | |
ALAITASUNA | Zerbait gustatzen zaigunean edo atsegina egiten zaigunean agertzen da. | Barre egiten dugu, jendearekin egon nahi dugu, eta gauza asko egiten ditugu. | |
HARRIDURA | Espero ez dugun zerbait
gertatzen denean azaltzen da. |
Espero ez dugun horrekiko
jakin-mina sentitzen dugu. |
Garrantzitsua da kontuan hartzea emozio guztiak baliozkoak eta naturalak direla. Ez dago emozio "onik" edo "txarrik", baizik eta bakoitzak bere helburua du eta gure beharrei eta desioei buruzko informazioa ematen digu. Hala ere, garrantzitsua da gure emozioak modu osasungarrian kudeatzen eta erregulatzen ikastea, oreka emozionala eta ongizate psikologikoa mantentzeko.
Emozioak honela sailka daitezke:
Emozioak kudeatzeko, garrantzitsua da lagungarri izan daitezkeen estrategiak eta teknikak kontuan hartzea.
Hemen dituzu iradokizun batzuk:
Gogoratu zure emozioak kontrolatzeak ez duela esan nahi emozioak zapaltzea edo ukatzea, baizik eta emozioekin modu osasungarrian borrokatzen ikastea. Hartu denbora bat zuretzat eta praktikatu estresa maneiatzeko teknikak oreka emozionala mantentzeko.
https://addi.ehu.es/bitstream/handle/10810/50968/GrAL_Auzmendi.pdf?sequence=2
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.