Txikipedia:Cornelia Funke
From Wikipedia, the free encyclopedia
Cornelia Funke haur eta gazteentzako liburuak idazten dituen idazle alemaniar bat da. 1958an jaio zen Alemaniako Dorsten hirian, baina gaur egun Los Angelesen bizi da bere bi semeekin.
👶 Jaiotza 1958ko abenduaren 10a Dorsten |
🔨 Lanbidea idazle |
📷 Argazkiak ikusi |
Cornelia Funkeren liburuetako protagonistak haurrak edo nerabeak izaten dira. Haren liburu asko oso irudimentsuak dira, eta bertan izaki mitologikoak agertzen dira. Bere liburu sail batzuk bereziki ezagunak dira eta euskaratu ere egin dira, adibidez, Lapurren burua, Tinta bihotz eta Reckless, harrizko haragia edo Txerrikume pirata.
Orain arte 40 liburu baino gehiago idatzi ditu, tartean liburu ilustratuak, haurrentzako liburuak eta baita helduentzako istorio luzeak ere. Bere liburuak beste hizkuntza askotara itzuli dira, batzuk 35 baino gehiagotara. 2012ko urrian mundu osoan 10 milioi liburu baino gehiago saldu dituela iragarri zen. Liburu batzuk antzezlan bihurtu dira eta beste batzuk zinemara eraman dira.