Txikipedia:Austria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Austria erdialdeko Europan dagoen herrialde bat da. Zortzi milioi biztanle baino gehiago ditu. Austriako hizkuntza nagusia alemana da; hala ere, hegoaldean, biztanle gutxi batzuek esloveniera dute lehen hizkuntza.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/a/ad/Austria_in_European_Union.svg/640px-Austria_in_European_Union.svg.png)
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/41/Flag_of_Austria.svg/640px-Flag_of_Austria.svg.png)
Honako herrialde hauekin egiten du muga:
- Alemaniarekin, iparraldean.
- Italiarekin, hegoaldean.
- Suitza eta Liechtensteinekin, mendebaldean.
- Txekiar Errepublika, Eslovakia, Hungaria eta Esloveniarekin, ekialdean eta hego-ekialdean.
Austriar eremuaren erdia baino gehiago Alpeak dira. Herrialde honetako mendirik altuena Großglockner da (3.798 m). Ekialdea, aldiz, lauagoa da, eta bertan dago hiriburua, Viena; hiriburua izateaz gain, Viena Austriako hiririk handiena ere bada, eta ia 2 milioi biztanle ditu.