Atmosfera Lurraren kanpo-geruzetako bat da, eta, zehazkiago esanda, gure planeta inguratzen duen gasezko geruza da. Beste planeta batzuek ere badute atmosferarik; ez da, beraz, Lurraren ezaugarria bakarrik.

Thumb
Lurreko atmosfera espaziotik ikusita

Gure planetako atmosferako gasen multzoa airea deitzen duguna da.

Gure atmosferak lurrazaletik 1.000 km-ko altuera du, gutxi gorabehera. Atmosferak gas asko ditu, eta gas horiek batez ere beheko zatian daude (Lurretik gertu).

Atmosferako gas nagusiak (airean daudenak) nitrogenoa eta oxigenoa dira. Nitrogenoaren proportzioa %78koa da, eta oxigenoarena %21ekoa. Kopuru txikiagoan atmosferak beste gas batzuk ere baditu: argona, karbono dioxidoa eta ur-lurruna, batez ere.

Atmosfera oso garrantzitsua da Lurreko izaki bizidun guztiontzat. Atmosferarik gabe, landareak, animaliak eta gu hilko ginatake. Zergatik da hain garrantzitsua? Arrazoi hauengatik:

  • landareek fotosintesia egin ahal izateko karbono dioxidoa behar dute, atmosferan dagoena.
  • animaliek eta guk atmosferako oxigenoa behar dugu arnasketa egin ahal izateko.
  • atmosferak tenperatura aldaketa handiak ekiditen ditu; atmosfera egongo ez balitz, Lurreko tenperatura oso altua izango litzateke egunean eta oso hotza gauetan (Marten bezala)
  • atmosferan dagoen ozono-geruzak izaki bizidunak babesten ditu eguzkiaren izpi ultramore kaltegarrietatik. Ozono geruzarik gabe, izpi kaltegarri horiek bizidun guztiak hilko lituzkete.

Ikusi hau ere

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.