From Wikipedia, the free encyclopedia
Alexandro Handia general bat izan zen Antzinako Grezia eta Mazedonian. Haren aita Mazedoniako Filipo II.a erregea izan zen. Alexandrok lurralde asko konkistatu zituen eta bere garaiko inperiorik handiena sortzea lortu zuen; inperio hori Grezian hasi eta ekialdeko India eta hegoaldeko Egipton amaitzen zen.
Gaztea zenean, denboraldi batez Aristoteles izan zen Alexandroren irakasle. Aristoteles historia osoko filosoforik famatu eta garrantzitsuenetarikoa izan zen.
16 urte zituenean, bere aitak armadaren komandante izendatu zuen. K.a. 340. urtean, Alexandroren aita erail zuten eta Mazedoniako errege bilakatu zen, berak 20 urte zituenean.
Bere heriotza baino lehenagoxeraino, gerran aritu zen, ia etenaldirik gabe. Lehenik, Grezia osoa hartu zuen. Gero, Dario III.a errege persiarrari eraso zion. Persia garai hartan mundu osoko inperiorik handiena zen. Persiaz gain, Turkia eta Egiptoko lurralde handiak konkistatu zituen. Alexandroren konkista kanpaina famatuari esker, oso lur-eremu handia zeharkatu zuen, gaur egun 13 herrialde hartzen dituena. Hala ere, horren ondoren, atzera egin behar izan zuen, bere soldaduak nekaturik zeudelako eta etxera itzuli nahi zutelako.
Persiara bueltatu zen, eta 32 urte zituenean hil zen, Babilonian. Ez dakigu zergatik hil zen Alexandro, ezta haren hilobia non dagoen ere. Dena den, bera hil ondoren, haren armadako buruzagiak elkarren arteko borrokan hasi ziren, Alexandroren ondorengoa nor izango zen erabakitzeko. Gerra horien ondorioz, Alexandrok konkistatutako lurraldea hainbat erreinutan banatu zuten. Erreinu batzuek denbora luzea iraun zuten: adibidez, Ptolomeo izeneko general batek Egipto erreinatu zuen, eta haren familiak Julio Zesarren garaira arte erreinatu zuen, hirurehun urtez.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.