Txikigarri
From Wikipedia, the free encyclopedia
Txikigarriak hitz baten esanahia txikitzen duten atzizkiak dira edo tamaina txikiko edo txikiagoko zeozer izendatzen dutenak. Gainera, pertsona, animalia edo gauza bati maitasunezko esaera gisa ere erabiltzen dira.
Euskaraz, txikigarri bezala erabiltzen den atzizkirik ohikoena «-txo» da; «-ño» ere, kasuren batzuetan erabiltzen den arren.