Txekiar Silesia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Txekiar Silesia (txekieraz: České Slezsko; silesieraz: Czeski Ślůnsk; alemanez: Tschechisch-Schlesien; polonieraz: Śląsk Czeski) Txekian hiru eskualde historikoetako bat da, Bohemia eta Moraviarekin batera. Berez, Silesia eskualde historikoaren hegoaldeko zatia da, gaur egun eskualde historiko hau Polonia, Txekia eta Alemaniaren artean banaturik baitago.
- Artikulu hau Txekiako eskualde historikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Silesia (argipena)».
Informazio gehiago České Slezsko ...
Txekiar Silesia České Slezsko | |||
---|---|---|---|
Ez da estatua | |||
| |||
Hiriburua | Opava | ||
Hiri nagusiak | Ostrava, Opava, Český Těšín | ||
Administrazioa | Txekia | ||
Eremua | 4.459 km² | ||
Biztanleria | 1.000.000 | ||
Administrazioa | Txekia | ||
Dirua | Txekiar Koroa (Kč) | ||
Herritarra | Txekiar Silesiarra | ||
Hizkuntza(k) | Txekiera | ||
Itxi
Hegoaldean Moraviarekin du muga, hego-ekialdean Eslovakiarekin eta ekialde, iparralde eta hego-mendebaldean Poloniako Silesiarekin. Hiri handienak Ostrava, Opava eta Český Těšín dira. Azken hau, Polonian dagoen Cieszyn hiriaren mendebaldeko zatia da.