Gipuzkoako Getariaz gain, Lapurdin ere izen bereko Getaria udalerria ere badago. Bi udalerriak Euskal Herriko kostaldean izanik eta arrantzale usadioa izanik, bi udalerrien izenen esanahi eta jatorrien antzekotasuna bilatu nahi izan da antzinatik. Azken urteetan topatutako aztarna arkeologikoetan oinarriturik, gaur egungo hipotesi nagusia da leku-izenaren jatorria latinezkocetaria hitza dutela, bai Gipuzkoakoak, baita Lapurdikoak ere. Latin klasikoan [ketaria] ahoskatua, arrain kontserbak egiteko tokiaren izena zen. Hain zuzen ere, arrain kontserbagintzako erromatar instalazioen aztarnak aurkitu dira bi herriotan.