Txantiloi:2017-31 Nabarmendutakoa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Autismoa norberaren baitara bilduz eta itxuraz behintzat kanpoko munduaz desinteresatuz, errealitatearekin harremanak haustearen fenomeno patologikoa da.
Autismo klasikoak hiru sintoma mota ditu:
- Gizartearekiko elkar eragin mugatua.
- Ahozko eta beste eratako komunikazioekin arazoak, baita irudimenarekin ere.
- Aktibitate eta interes mugatuak edota ez oso arruntak.
Normalean sintoma hauek bizitzaren lehenengo hiru urteetan zehar agertzen dira, bizitza osorako. Autismoarentzako ez dago sendagairik baina pertsonak “ondo” zainduz gero jarrera ez ohikoak gutxitu daitezke. Normalean autismoa duten pertsonen bizi iraupena normala da.