![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/0/01/Hospital_Txagorritxu_Gasteiz.jpg/640px-Hospital_Txagorritxu_Gasteiz.jpg&w=640&q=50)
Txagorritxu Ospitalea
From Wikipedia, the free encyclopedia
Txagorritxu Ospitalea Osakidetzaren sareko ospitale bat da, Gasteiz udalerriko iparraldean, izen bereko auzoan, kokatua dagoena eta Arabako Unibertsitate Ospitalearen zati dena, Santiago Ospitalearekin batera. Ospitalea Arabako Erakunde Sanitario Integratuaren parte da, eta Arabako biztanleez gain, hainbat gauzatarako erreferentziazko zentroa da Debagoiena (Gipuzkoa) eskualderako, bai eta Miranda Ebro (Burgos) udalerriarentzako ere.
Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...
Txagorritxu Ospitalea | |
---|---|
Arabako Unibertsitate Ospitalea | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Gasteiz |
Koordenatuak | 42°51′20″N 2°41′21″W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1978 |
Kudeatzailea | Osakidetza |
Kontaktua | |
Helbidea | Jose Achotegui, s/n |
E-posta | mailto:sapu.txagorritxu@osakidetza.eus |
Telefonoa | tel:+34 945-007000 |
Webgune ofiziala | |
Itxi
1978an eraiki zen eta gaur egun 485 ohe eta 1.510 langile ditu. Halaber, urtean 280.000 kanpo kontsulta eta 95.000 larrialdi atenditzen dituzte. Egoitza honen ondoan Arabako Unibertsitate Ospitalearen Kanpoko Kontsulten eraikina dago.
Euskal Herriko hiriburuen artean, hauxe da erietxe berriena.