From Wikipedia, the free encyclopedia
Tullamore (irlanderaz Tulach Mhór) Irlandako Errepublikako Offalyko konderrian dagoen hiria da. Offalyko hiriburu da. Tullamore eskualdeko merkatalgune eta industrigune garrantzitsuena da. Bertan langile gehien dituzten industriak 'Tyco Healthcare' eta 'Boston Scientific' dira.
Tullamore Tulach Mhór Tulach Mhór | |||
---|---|---|---|
herria | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Irlandako Errepublika | ||
Herrialdea Lurralde Historikoa Konderria | Irlandako Errepublika Leinster Offalyko konderria | ||
Jatorrizko izena | Tulach Mhór | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 53°16′00″N 7°30′00″W | ||
Altuera | 73 | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 14.607 (2016) | ||
Informazio gehigarria | |||
http://www.offaly.ie/eng/Services/Your_Councils/Tullamore_Town_Council/ Tullamoreko Udalaren Webgunea |
Irlanderazko Tulach Mhór izenak "muino handia" esan nahi du.
Offaly izan zen Irlandako lehenengo kolonia eta bertako parte zen Tullamore XVI mendean. 1785ean gertaera lazgarria gertatu zen, Globo aerostatiko baten istripuaren ondorioz 130 etxe erre baitziren. Hau kontsideratzen da munduko lehenengo aire istripua. Armarrian ere Fenix hegaztia ageri da gertakari honen oroigarri. 1835ean Offalyko hiriburu bihurtu zen.
1829an Tullamore Dew ("Tullamoreko ihintza") whiskeya ekoizten hasi zen Tullemore Distillery lantegia.
2000 urtetik aurrera Phoenix Festival jaialdia ospatu da uda partean. Arte, kultura eta ondare jaialdia izaten da. Bertan besteak beste globo aerostatikoak, musika kontzertuak, kale animazioa eta su artifizialak izaten dira.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.