From Wikipedia, the free encyclopedia
Tu Bishvat edo Tu Bi'Shevat (hebreeraz: ט"ו בשבט), jai txiki bat da hebrear egutegian. Tu Bishvat izena jaiaren egunetik dator, shevat (hebreeraz: שבט) hilabeteko hamabosgarren eguna. Shevat hebrear egutegiko hilabetearen izena da eta ט eta ו hizkiak, "tu" bezala irakurria, 15 zenbakia osatzen dute, zenbaketa hebrearrarekin adierazia.
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Shevateko 15ean, Israelen, lehen landaretza printzak agertzen hasten dira. Ondorioz, zuhaitzak landatzera irteten ziren. Horregatik hau naturaren jai bat da. Fruituak jaten dira, eta, Israelen ikasle taldeak kanpora irteten dira jaia ospatu eta zuhaitzak landatzera.
Talmudaren oinarri den Mishnan aipatzen diren lau Rosh Hashana edo Urte Berrietako bat da. Torak natura errespetatu egin behar dela irakasten du, baita gerra garaian ere. Ez dira zuhaitzak eta basoak suntsitu behar. Zirkulu tradizional ezberdinetan, shevateko 15ean biltzen dira, eta natura eta zuhaitzekin zerikusia duten Bibliako pasarteak irakurtzen diren ekitaldi bat egiten da. Bedeinkapen bereziak errezitatu eta zuhaitz ezberdinetako fruituak jaten dira. Judu harediek, eguna, bere jatorrizko izen osoarekin deitzen dute, Hamisha Asar BeShevat (חמישה עשר בשבט), Shevateko hamabosgarrena, alegia.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.