![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/b/b4/Atmo_camadas.svg/langeu-640px-Atmo_camadas.svg.png&w=640&q=50)
Tropopausa
Troposferaren goi-muga, estratosferaren azpian (lurrazaletik 15-20 km ingurura ekuatorean eta 10 km ingurura poloetan). Gradiente bertikalaren bat-batean txikitzeak adierazten du haren presentzia. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Tropopausak troposferaren eta estratosferaren arteko muga adierazten du. Muga hau faktore nagusi batek kokatu zuen: tenperaturaren joeraren aldaketa bortitzak. Troposferan, tenperaturaren joera garaiera handitzean hozten joatea da. Estratosferan aldiz, kontrakoa: berotzen joatea. Estratosferaren beheko aldean tenperatura konstante mantentzen da berotzen hasi aurretik. Beraz, tenperaturak hozteari utzi eta konstante mantentzen den lekuari tropopausa deitu zaio.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/b/b4/Atmo_camadas.svg/640px-Atmo_camadas.svg.png)
Azpimarratzekoa da ere, tenperatura ezberdintasun horren ondorioz, troposferako aire masak ezin direla estratosferara igo: hain zuzen ere, aire beroa bera baino hotzagoa den aire masa batez inguratua badago, goraka igoko da, bai; baina estratosferako airea troposferakoa baino beroagoa denez, beheko geruzatik datozen aire masa beroak tropopausan geratzen dira.