From Wikipedia, the free encyclopedia
Topáterko gudua edo Calamako gudua 1879ko martxoaren 23an Txile eta Boliviaren artean izan zen gudua izan zen, Ozeano Bareko Gerran egindako lehenengoa. Txilek Antofagasta probintziako probintzia okupatu zuten, garai horretan Boliviaren parte (Litoral izenarekin). Boliviak zituen indar eskasak Calama hirian gotortu ziren. Bidean zeuden 554 txiletar soldaduk, zalditeria barne, 135 boliviarren indarra aurkitu zuten hirian, Ladislao Cabrera zibilaren lidergopean.
Topáterko gudua | |||
---|---|---|---|
Ozeano Bareko gerra | |||
Boliviar defendatzaileak | |||
Data | 1879ko martxoaren 23 | ||
Lekua | Calama (Bolivia, gaur egun Txile) | ||
Koordenatuak | 22°27′54″S 68°54′18″W | ||
Emaitza | Txileren garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Boliviarrak Topáter errekaren alboan jarri ziren, hiriaren kanpoan dagoena. Cabrerak gotorrak eraiki eta bi zubi bota zituen. Errenditzeko eskatu zieten txiletarrei, baina uko egin zuten. Txiletarrak gailendu ziren, eta boliviar gehienek hiria utzi zuten, Eduardo Abaroa koronelaren indarrek izan ezik, heriotzara arte borrokatu zirenak. Abaroa guduan hil zen, eta heroi nazionala da Bolivian.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.