Timbuktu[1] Mali ipar-mendebaldeko eskualdea da. Hegoaldean Ségou eta Mopti eskualdeekin du muga, ekialdean Gao eta Kidalekin, ipar-ekialde eta iparraldean Aljeriarekin eta mendebaldean Mauritaniarekin. 496.611 km²ko azalera du eta 2009an 681.691 biztanle zituen[2]. Hiriburua Timbuktu da.

Datu azkarrak Administrazioa, Estatua ...
Timbuktu eskualdea
 Mali
Thumb
Administrazioa
Estatua MLI
Izen ofizialaRégion de Tombouctou
ISO 3166-2ML-6
HiriburuaTimbuktu
Geografia
Koordenatuak16°18′N 3°00′W
Thumb
Azalera496.611 km²
Demografia
Biztanleria681.691 (2009)
Dentsitatea1,37 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu-eremuaUTC (UTC±0)
Ordu eremuaUTC±00:00
Itxi

Geografia

Eskualdearen gehiena basamortua da. Hegoaldean, ordea, Niger ibaiak, honen barne deltak eta beste ibaiadar eta aintzira batzuek nekazaritzaren garapena ahalbidetzen dute.

Banaketa administratiboa

Timbuktu eskualdea bost barrutitan (cercle) banaturik dago: Tombouctou, Diré, Niafunké, Goundam eta Gourma-Rharous.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.