From Wikipedia, the free encyclopedia
Toledoko I. kontzilioa 397ko irailak 7an deitua izan zen, eta 400ean amaitu, Toledon, hemeretzi gotzain hispaniarren presentziarekin, Arkadio eta Honorio enperadoreen garaian (435. aroa, Estilikonen kontsulatukoa).
Kontzilio honen misio nagusia heresia guztiak zigortzea izan zen, batez ere priszilianismoa, eta Nizeako fedea berrestea. Gainera, klerigoen portaerari buruzko kanon multzo bat ezarri zen.
« | Presbiteroak eserita, diakonoak zutik eta kontziliora joandako gainontzekoak bilduta egonik, Patruino gotzainak honakoa esan zuen: "Gutako bakoitza modu ezberdinean lanean hasi garelako gure elizetan, eta hemendik benetako zisma bat diruditen iskanbilak sortu dira. Guztiok gogoko baduzue, ezar dezagun gotzain guztiek egin behar dutena klerigoak ordenatzean". | » |
Kartaginense, Tarrakonense, Lusitania eta Betikako gotzainek hogei kanon eta hamazortzi fede artikulu idatzi zituzten herejien aurka.
Herejien aurkako hamazortzi fede profesioak, kredo erako doktrina testu bat aurretik zutela idatzi ziren.
Credimus in unum verum Deum Patrem et Filium et Spiritum Sanctum,... sed a Patre Filioque procedens.
Benetako jainko bakarrean sinesten dugu, Aita, Semea eta Izpiritu Santua,... Aita eta Semeagandik datorrena.
Filioque klausularen gehiketak beranduago lehia teologiko gogorrak sortu zituen, Ekialdeko Elizaren Banaketa sortuz.
Fede profesioek garaiko doktrina ardurak eta Elizaren hierarkiaren irizpide nagusia nabaritzea ahalbidetzen dute:
I: Norbaitek mundu hau eta bertako gauza guztiak Jainko Ahalguztidunak ez zituela egin esan edo sinetsiko balu, anatema izan dadila.
[...]
XV: Norbaitek astrologian edo matematikan sinetsi behar dela pentsatuko balu, anatema izan dadila.
[...]
XVIII: Norbaitek Priszilianoren akats hauek egiten hasiko balitz edo jarraituko balu, eta salbazioaren bataioa egiterakoan beste modu ezberdin batean arituko balitz, eta San Petriren egoitzaren aurka, anatema izan dadila.
Kontzilioa ospatu ondoren, eta kausa judizial guztiak amaituta, fede profesioak Priszilianoren sektaren aurka ere idatzi ziren. Sinfosio gotzainak honakoa esan zuen:
« | Bere egilearekin batera, liburu heretiko guztiak kondenatzen ditut, eta bereziki Priszilianoren doktrina, erakutsia izan den arabera, non Jainkoaren Semea ezin daitekeela jaio idatzi zuela esaten den. | » |
127 urte pasa ziren Toledoko II. kontzilioa ospatu zen arte.
Aurrekoa Lehena izan zen |
Toledoko kontzilioak 397-400 |
Ondorengoa Toledoko II. kontzilioa |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.