From Wikipedia, the free encyclopedia
Tokariera izeneko hizkuntza multzoa gutxien ezagutzen den familia indoeuroparraren adar galdu bat da. K. o. V. mendetik VIII. mendea arteko eskuizkribu batzuei esker da ezaguna. Bi hizkuntzak osatzen dute: A tokarierak (turfaniera, arsiera edo ekialdeko tokariera izenez ere ezaguna) eta B tokarierak (kutxeera edo mendebaldeko tokariera). Hizkuntza horiek gutxi gorabehera VIII. mendea arte hitz egin ziren, hiztunak uigurrera erabiltzen hasi arte.
Tokariera | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Loulan erresuma, Agni, Turfan eta Kutxa |
Eskualdea | Tarim arroa, Erdialdeko Asia |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | hizkuntza eranskaria eta SOV hizkuntza |
Alfabetoa | Tocharian alphabet (en) |
Hizkuntza kodeak | |
Glottolog | tokh1241 |
Biak Erdialdeko Asiako Tarim arroan mintzatu ziren, gaur egungo Txinako Xinjiang eskualdean. Izena Ptolomeok eta beste historialari greziar batzuek aipatzen zituzten tokarioek eman zieten (grekozko Τόχαροι). Bestetan, tokarioak juezhiekin eta kusanekin identifikatzen dira, eta Tokaristan izenak, normalean, Kristo ondoko lehen milurteko Baktria adierazten du. Testu turkiko batek hizkuntza turfanioa aipatzen du (twqry): ez dago argi, baina W. K. Müller-ek Baktriako tokharoi izenekoez ari dela uste du.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.