![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/b/bc/Paul_of_Tarsus.jpg/640px-Paul_of_Tarsus.jpg&w=640&q=50)
Titori Gutuna
From Wikipedia, the free encyclopedia
Epistola Titori Bibliako Itun Berriko gutun labur bat da. Lehen Epistola Timoteori eta Bigarren Epistola Timoteori lanekin batera, «epistola pastoralak» edo «gutun pastoralak» izeneko saila osatzen du. Askotan, hiru gutunak multzotzat hartzen dira, elkar argitzen baitute.
Titori Gutuna | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Egilea(k) | ezezaguna eta Paulo Tartsokoa |
Izenburua | Επιστολή προς Τίτον eta Brief des Paulus an Titus |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Epistola |
Deskribapena | |
Honen parte da | Itun Berria Pauline epistles (en) ![]() pastoral epistles (en) ![]() |
Pauloren izenean datozen beste guztiak ez bezala –Filemoni egina salbu– lagun bakarrari, ez elkarteei, zuzenduak daude. Paulok idatziak bezala azaltzen dira, eta Pauloren beraren esaldiak eta bizitzako zenbait xehetasun ematen dituzte, baina gaur egungo exegeta gehienek uste dute Pauloren ikasleren batek beranduago idatziak direla.
Gutunen xedea eliz zuzendariei aholkuak ematea da, beren elkarteetan dituzten erantzukizun eta egitekoak ongi bete ditzaten. Hiru gutunok oso antzekoak dira idaztankeraz, baita edukiz eta erakusten duten ingurune historikoz ere.
Paulok Listran aurkitu zuen Timoteo bere bigarren misio-ibilaldian (Eg 16,1-3). Bai Eginak liburuan, bai gutunetan, Pauloren ondoan azaltzen da ia beti. Oso gazterik hasi zen Paulori laguntzen (1 Tm 4,12; 5,1) eta haren ikaslerik maiteen bihurtu zen (Flp 2,19-24). Eginkizun bereziak gomendatu zizkion Paulok Tesalonikan, Korinton eta Filiposen.