Tiglath-Pileser I.a (K.a. 1114-K.a. 1076), Teglatfalasar, Teglat-Falasar eta baita Tukulti-pal-Esarra ere deitua ("nire fedea Esarraren semean dago" akkadikoz), Asiriako inperio ertaineko erregerik garrantzitsuenetako bat izan zen.

Datu azkarrak Asiriako errege, Bizitza ...
Tiglath-Pileser I.a

Asiriako errege

K.a. 1114 - K.a. 1076
Ashur-resh-ishi I.a - Asharid-apal-Ekur
Bizitza
JaiotzaK.a. XII. mendea
HerrialdeaAsiria
HeriotzaK.a. 1076 ( urte)
Familia
AitaAshur-resh-ishi I.a
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakerregea eta subiranoa
Itxi

Ashur-resh-ishi I.aren semea, bere aitaren oinordeko izan zen Asiriako tronuan, eta laster murgildu zen bere aitak aramearrekin izan zituen gatazka beretan. Kanpaina militar ugari egin zituen muga guztietan, baina bereziki mendebaldean, Eufrates ibaia askotan zeharkatu baitzuen, aramearrak eta Mushkiak Taurus mendietan garaituz, oroitzapenezko estela bat eraikiz Nairin eta Mediterraneora iritsiz, non, ekialdeko erresumek, zergak ordaindu zizkioten eta Egiptok opariak bidali zizkion. Ahalegin guzti hauek egin arren, aramearrak ez ziren garaituak izan, soilik kanporatuak, eta, izan ere, oraindik beste behin behintzat inbaditu zuten asiriar lurraldea.

Ekialdean eta iparraldean, Tiglath-Pileserrek, asiriar merkataritza babestu zuen Zagros mendi inguruan, hegoaldean, Babiloniako errege zen Nabukodonosor I.aren aurka borrokatu zuen bitartean, eta, porroten batzuk izan zituen arren, Babiloniako iparraldeko zatia hartu ahal izan zuen, hiriburua bera barne.

Kanpaina militar guzti hauek, Asiriak, Ashur Dan I.aren erregealditik zuen egonkortasunaren ondorioz posible izan zirenak, inperioaren boterea, Tukulti-Ninurta I.aren garaitik izan ez zuen maila batetara igo zuten.

Tiglath-Pileserrek, bere denboraren zati bat, ureztatze sarea eta Asiriako tenpluak hobetzen ere eman zuen, garai hari buruzko azterketarentzako idazkun garrantzitsuak utziz, errege honen erregealditik aurrera, asiriar istorioetan kontatutako gertaerak, kronologikoki ordenatuak egotea ohitura bihurtzen baita.

Bere seme Asharid-apal-Ekur izan zen bere oinordekoa


Aurrekoa
Ashur-resh-ishi I.a
Asiriako erregea
K.a. 1114-K.a. 1076
Ondorengoa
Asharid-apal-Ekur

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.