From Wikipedia, the free encyclopedia
Thubten Gyatso (tibeteraz: ཐུབ་བསྟན་རྒྱ་མཚོ་, wyliez:thub bstan rgya mtsho, pinyin tibetarrez:Tubdain Gyaco)(1876ko otsailak 12-1933ko abenduak 17), hamairugarren Dalai Lama izan zen, Tibeta, Errusiar Inperioa, Qing dinastia eta Britainiar Inperioaren presioen aurrean, nazio independente bezala mantentzea lortu zuen politiko handi bezala ezaguna izan zena. Gainera, diziplina monastikoa berrezarri eta lego kopurua handitu zuen, monjeen botere gehiegikeriak eragozteko.
Thubten Gyatso | |||
---|---|---|---|
1879ko abuztuaren 1a - 1933ko abenduaren 17a ← Trinle Gyatso - Tenzin Gyatso → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Samye (en) , 1876ko otsailaren 12a | ||
Herrialdea | Tibeteko eskualde autonomoa | ||
Heriotza | Potala jauregia, 1933ko abenduaren 17a (57 urte) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia | ||
Familia | |||
Aita | Langdun Kunga Rinchen | ||
Ama | Lobsang Dolma | ||
Familia | ikusi
| ||
Leinua | Langdun family (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | Tibetera | ||
Irakaslea(k) | Pa Ri Rabsal (en) Tertön Sogyal (en) Lobsang Lungtok Tenzin Thinley (en) Gendun Tendzin Gyatso (en) Jampa Gyatso (en) Agvan Dorzhiev (en) Ngawang Pelden Chokyi Gyeltsen (en) Yeshe Chopel (en) | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta idazlea | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Tibetar budismoa Rimé movement (en) | ||
Erlijio-ordena | Gelug | ||
Zerga sistema bat, eta polizia gorputz bat sortu zituen, Tibeten argindarra, telefonoa eta lehen autoa sartu zuen eta, bere bizitzaren amaieran, Tibetentzako obskurantismo garai bat iragarri zuen, baita, bere berraragitzeak, txinatarrek, dalai lama gazte eta indartsu bati aurre egiteko balio izango zuela ere.
Bere lorpen izpiritualei dagokienez, gaztetatik nabarmendu zen. Lhasako hiru monasterioetan, Gandeng, Drepung eta Seran, eztabaidatzea erabaki zuen, monje guztien aurrean, eta erraz nabarmendu zen. Bere aurreko beste Dalai Lama batzuk bezala, Gelugpa tradizioko bere ikasketak, Nygm tradiziokoekin konbinatu zituen. Gainera, meditatzaile ospetsu bat izan zen, erretiro labur eta luzeak egin zituena, bere bizitza osoan zehar, egunero praktikatzeaz gain.
Aurrekoa Trinlé Gyatso |
Dalai Lama ?-1933 |
Ondorengoa Tenzin Gyatso |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Thubten Gyatso |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.