From Wikipedia, the free encyclopedia
The Smiths izan zen Bretainia Handiko influentzia handiko musika talde bat, 1980ko hamarkadakoa.
The Smiths | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Manchester |
Musika mota | rock alternatibo, postpunk, new wave musika, indie rock eta jangle pop (en) |
Urteak | 1982 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Warner Bros. Records Rough Trade |
Morrissey Johnny Marr | |
Informazio gehigarria | |
officialsmiths.co.uk | |
Berau 1982ko hasieran sortu zen, partaideak ondokoak zirelarik: Steven Morrissey (1959ko maiatzaren 22an jaioa), eta Johnny Marr (1963ko urriaren 31n jaioa), Manchesterrekoak. Biak hasi ziren abestiak idazten, Marren gitarran eta Morrisseyren testuetan oinarrituak, azken hau aldizkako eta ez oso arrakasta handiko musika kazetaria zelarik.
Hurrengoa gehitzean Andy Rourke baxu-jolea izan zen, hiri berekoa eta Marren laguna. Mike Joyce batu zitzaien bateria gisa entzunaldi baten ondoren.
Rough Trade records-ekin sinatu zuten, bere lehenengo single-a kaleratuz, "Hand in Glove", 1983ko maiatzaren 13an. Diskoak, beren ondorengo single asko legez, John Peel DJren laguntza izan zuen, baina ez zuen arrakastarik lortu zerrendetan.
Jarraipenek, "This Charming Man" and "What Difference Does It Make", zorte hobea izan zuten eta, musika prentsaren laguntzaz, hasi ziren jarraitzaile sutsuak izaten. Morrisseyren testuak, azalean depresiboak, maiz humorez beteta zeuden ("niri barrea eragiteko gai den talde bakarretako bat", esan zuen Peel-ek) eta beren alienazio istorioek gazte kulturaren barruan etsita zeuden pertsonen artean (aspertuta arrakasta zerrendetan nagusi ziren sintetizagailuez eta new romantic taldeez) entzulego bat aurkitu zuten.
Arrakastaren gorenean zeudenean taldea desegin zuten, batez ere Marr eta Morrisseyren arteko desadostasunengatik.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.