Théveninen teorema
From Wikipedia, the free encyclopedia
Zirkuituen teorian, sare elektrikoetarako Théveninen teorema zera dio, bi terminalekin tentsio iturri, korronte iturri eta erresistentzien edozein konbinazio, elektrikoki V tentsio iturri bakar baten eta berarekin seriean dagoen R erresistentzia bakar baten baliokide dela. Maiztasun bakar bateko korronte alternoko zirkuituetan ere inpedantzia orokorrera ere aplika daiteke, ez bakarrik erresistentziei. Teorema lehen aldiz Hermann von Helmholtz zientifiko alemaniarrak aurkitu zuen 1853an.[1], Baina 1883. urtean Léon Charles Thévenin(1857–1926) telegrafo injenieri frantziarrak aurkitu zuen.[2][3]
Teorema honek zirkuitu baten tentsio iturria eta erresistentziak Thévenin baliokide batean bihur daitekela dio. Zirkuituen analisian erabiltzen den sinplifikazio teknika bat delarik. Thévenin baiokidea energi hornitzaile edo bateria baten eredu on bat bezala erabil daiteke (non erresistentziak barneko inpedantzia eta iturriak indar elektroeragilea ordezkatzen duten). Zirkuitua seriean konektatuako tentsio iturri ideal batek eta erresistentzia ideal batek osatzen dute.