From Wikipedia, the free encyclopedia
Joaquim Teófilo Fernandes Braga (Ponta Delgada, Azoreak, 1843ko otsailaren 24a - Lisboa, 1924ko urtarrilaren 28a) portugaldar idazle eta politikaria izan zen. Portugalgo presidentea izan zen 1915ean.
Teófilo Braga | |||
---|---|---|---|
1915eko maiatzaren 29a - 1915eko urriaren 5a ← Manuel de Arriaga - Bernardino Machado → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Joaquim Teófilo Fernandes Braga | ||
Jaiotza | Ponta Delgada, 1843ko otsailaren 24a | ||
Herrialdea | Portugal Portugalgo Erresuma | ||
Heriotza | Lisboa, 1924ko urtarrilaren 28a (80 urte) | ||
Hobiratze lekua | Church of Santa Engrácia (en) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Law School of the University of Coimbra (en) | ||
Hizkuntzak | portugesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | antropologoa, politikaria, antzerkigilea, filosofoa, unibertsitateko irakaslea, poeta eta idazlea | ||
Enplegatzailea(k) | Lisboako Unibertsitatea | ||
Lan nabarmenak | |||
Jasotako sariak | |||
Kidetza | Real Academia Galega | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Portuguese Republican Party (en) Democratic Party (en) | ||
Hamabost urterekin hasi zen olerkiak argitaratzen uharteetako egunkari batean. 1861ean Coimbrako Unibertsitatera joan zen zuzenbidea ikastera. Han bere lana argitaratzen jarraitu zuen eta unibertsitatearen kontserbadorismoari ere aurre egin zion eta 1872an literatura modernoko irakasle postua lortu zuen.
Filosofian mugimendu positibistari atxiki zitzaion, eta politikoki errepublikanismoari. Portugalgo Alderdi Errepublikanoko kide izan zen eta Porton parte hartu zuen 1891ko uztaileko matxinadan. 1910ean behin-behineko gobernuko presidente izendatu zuten, Portugalen errepublika aldarrikatu ondoren. 1915eko maiatzean errepublikako presidente izendatu zuten Manuel de Arriagak dimisioa eman ondoren, eta urte horretako urrian Bernardino Machadok hartu zuen haren lekua.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.