From Wikipedia, the free encyclopedia
Terapia genetikoa organismo baten ehunen zeluletan geneen sartzean datza, gaixotasun batzuk sendatzeko. Bere helburua gaixotasuna eragiten duten geneak aldatzea da, kromosometatik gene okerrak kenduz gene zuzenak ipintzeko. Modu honetan hereditarioak diren gaitzak edo mutazio batek eragindakoak tratatu litezke epe laburrean.
Hainbat birus erabili dira orain arte zelula ostalarian sartu behar diren geneak garraiatzeko, bektore moduan. Lehenengoan genea edo gene berriak birusean sartzen dira ingeniaritza genetikoaren bidez. Giza-zelulak infektatzerakoan birusak genoma berria zelularen kromosometan txertatzen du. Tratamendu honek arrakasta badu, txertatutako genomak proteina funtzionalak sortuko ditu, gaitza sendatuko dutenak.
Orain arte terapia genetikoan erabili diren birusak adenobirusak eta erretrobirusak izan dira.
2000. urtean giza genomaren informazio genetiko guztia deszifratu zen. Giza genomak 3 mila milioi nukleotido eta proteinak kodetzen dituzten 25.000 gene inguru ditu, eta dagoeneko gaitzak eragiten dituzten gene batzuk ezagutzen dira. Giza genomaren ezagutza sakona gaixotasun genetikoak diagnostikatzeko ez ezik, terapia genetikoa garatzeko ere balio handiko tresna izango da.
Gai honi buruzko informazio gehiago lor dezakezu Scholian |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.