Tektosilikato
SiO4 tetraedroak erpinetatik lotuta sortzen den egitura tridimentsionala duten silikatoen azpiklaseko mineral bakoitza. Kuartzoa, adibidez, tektosilikatoa da / From Wikipedia, the free encyclopedia
Tektosilikatoak lurrazaleko mineral talderik ugariena da. Lurrazalaren %64a gutxienez tektosilikatoz osatua dago, batez ere feldespato eta kuartzoz. Mineral hauek kolorgeak, zuriak edo gris argiak izan ohi dira, inklusioetan salbu.