![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/4f/Pectoral224.jpg/640px-Pectoral224.jpg&w=640&q=50)
Tartessos
From Wikipedia, the free encyclopedia
Tartessos edo Tarteside (grezieraz Τάρτησσος, latinez Tartessus) greziarrek Mendebaldeko lehen zibilizazioari ematen zioten izena da. Iberiar hego-mendebaldeko kultura megalitikoaren ondorengoa, ustez egungo Huelvako probintziak, Sevillako probintziak eta Cadizko probintziak osatutako hirukian garatu zen, Iberiar penintsularen hego-mendebaldeko kostaldean. Tartessostarrek inguruko herrietakoetatik erabat ezberdina zen hizkuntza eta idazkera bat sortu zuten, eta egiptoar eta feniziarren eragin kulturalak izan zituzten.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/4f/Pectoral224.jpg/320px-Pectoral224.jpg)