Tao
From Wikipedia, the free encyclopedia
Taoa («bide zuzena») sortaldeko kontzeptu filosofikoa da, Txinako antzinako filosofia tradizio zaharraren oinarri nagusietako bat.
- Artikulu hau Sortaldeko kontzeptu filosofikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Tao (argipena)».
Konfuzioren ondorengo tradizioaren arabera, giza jokabide zuzena adierazten du; taoismoaren arabera, ordea, taoak giza ezagueratik kanpo geratzen den izaera transzendentala du, eta izadiko prozesu guztien sorburuan dagoen oinarri dinamiko nagusia adierazten du. Taoisten arabera, giza ezaguerak tao absolutuaren alderdi bat baizik ez dezake ezagutu.