Tales[1] edo Tales Miletokoa (antzinako grezieraz: Θαλης, Thalis; Mileto?, c.K.a. 624 - c.K.a. 546), Antzinako Greziako filosofo presokratikoa izan zen. Matematiko eta astronomo izatearekin batera, natura zientziaren eta filosofia naturalaren αρχηγος (arkhegos) sortzailea izan zen, Aristotelesen arabera [2]. Miletoko eskolako lehenengo ordezkaria da eta Anaximandro izan zuen kide eta jarraitzaile. Halaber, Zazpi Jakintsuetako bat izan zen, Zeure burua ezagutu ezazu lelopean.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Tales
Thumb
Bizitza
JaiotzaMileto, K.a. 625
BizilekuaMileto
HeriotzaMileto, K.a. 540(e)ko hamarkada (79/89 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: bero-kolpea
Familia
AitaExamyas
AmaСleobulina
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, filosofoa, astronomoa, fisikaria, ingeniaria, idazlea, geometer (en) Itzuli eta irakaslea
Lan nabarmenak
MugimenduaFilosofo presokratikoak
Miletoko eskola
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioamonismoa

Musicbrainz: b91527cc-dc7b-456f-8d23-8cbac990bb6b Edit the value on Wikidata
Itxi

Bizitza

Talesen bizitzari buruzko iturri garrantzitsua Diogenes Laerzioren Filosofoen bizitzak bilduma da. Mileto hirian, familia ospetsu eta aberats baten baitan, jaio zen seguru asko, zalantzak badaude ere[3], dena den bertan bizi eta bere filosofia garatu zuela ziurra da.

Bizi zen garaia Talesek berak aurresan zuen K.a. 585eko maiatzaren 25ean gertatu zen eguzki eklipseari esker zehaztu daiteke[4]. Sardes hiriko konkista K.a. 547. urtean ere bizi izan zuen zalantzarik gabe. Bizitzan zehar, Egiptora bidaiatu zuen non matematika, geometria eta fisika ikasi baitzituen.

Pentsamendua

Naturari buruz ezarri zituen hipotesiek ezagutza zientifikorako bidea zabaldu zuten, azalpenak jainkoen eraginetik askatuz eta ikuspegi mitologikoak alde batera utziz. Munduaren eta naturaren arkhe edo jatorriaren galdekizuna eta naturako aldakortasunaren azalpena Talesek abiarazten du. Horrela, monismo materialista bati bide emanez, Talesek gauza guztien sorburua eta helmuga ura dela pentsatzen zuen [5], seguru naturan bertan behaketaz eratutako hipotesiei esker, ura lurrun bihurtu eta izakien jaiotza eta hazkuntza hezetasun giro batean baitira, [6][7], jainkoen inongo parte hartzerik gabe.

Bestalde, izaki bizidunek, baina baita bizigabeek ere (imanak eta anbareak, kasu), erakusten zuten mugimendua azaltzeko, gauza guztiek arima bat dutela baieztatu zuen, unibertso osoari bizia ematen diona. Aldi berean Talesek «gauza guztiak jainkoez beteta daude» baieztatu ere egin omen zuen, hilozoismoaren hipotesia alegia, baina seguru esan daiteke ez zela greziar jainkoetaz ari, guztiaren jatorri den uraren oinarrizko izaeraz eta unibertsoa osoari bizia ematen dion arimaz baizik. Ildo horretatik, aditu gehienek bat datoz esatean arimari buruzko ideia horiek ez dutela zalantzan jartzen Talesen ikuspegi arrazionala eta erabateko materialismoa.

Geometrian ere aritu zen, Talesen teorema delakoak horren lekuko.

Erreferentziak

Bibliografia

Kanpo loturak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.