Switch
Sare lokal batean (LAN), gailuen eta sarearen arteko lotura ezartzen duen elementua / From Wikipedia, the free encyclopedia
Kommutadorea (switch), datuen lotura-geruzan lan egiten duen OSI modeloko gailu digital-logiko da. Gailu honen funtzioa bi segmentu-sare edo gehiago elkarren artean konektatzea da, sareko zubiaren antzera, segmentu batetik bestera datuak pasaraziz, sare-tramaren helmugako MAC-helbidea jarraituz eta hau bukatzean konexioa ezabatuz.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/5/53/Netzwerktopologie_Stern.png)
Kommutadorea sare baten tarte asko konektatu nahi direnean erabiltzen da, sare bakar batean fusionatuz. Sareko iragazki baten antzera lan egiten dute, eta hartzailea dagoen sare-tramara soilik transmititzen dute informazioa, zubiek egiten duten modura; sare lokalen (LAN) errendimendua eta segurtasuna hobetzen dute.