![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/7/7a/Various_sushi%252C_beautiful_October_night_at_midnight.jpg/640px-Various_sushi%252C_beautiful_October_night_at_midnight.jpg&w=640&q=50)
Sushi
From Wikipedia, the free encyclopedia
Sushi (japonieraz: すし, 寿司, 鮨, 鮓, 寿斗, 寿し, 壽司?) ozpinetan egindako arrozaz (shari) eta beste osagaiez (neta) egindako Japoniako platera da. Sushi guztietan arroza izan arren, gehienetan agertzen den neta itsaskia da. Normalean pieza txikietan zerbitzatzen da, hozkada baten neurrikoak. Osagaien eta formaren arabera sailkatzen dira.
Datu azkarrak Materialak, Osagaiak ...
Sushi | |
---|---|
arrain gordineko plater, itsaski plater eta japoniar arroz plater | |
![]() | |
Materialak | arrain gordina arroza |
Osagaiak | sumeshia |
Historia | |
Jatorria | Japonia |
Itxi
![]() |
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude. Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez. |
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/3/37/Sushi_bento.jpg/320px-Sushi_bento.jpg)
Sushi hitza bi japoniar hitzen lotura da, su ("ozpina") eta shi ("arroza"). Itsaski gordina bakarrik duen platerak sashimi du izena.
Itxuraren arabera, honako sushi motak daude:
- Chirashizushi (japonieraz: ちらし寿司, "sushi barreiatua"?)
- Inarizushi (japonieraz: 稲荷寿司?)
- Makizushi (japonieraz: 巻寿司, "sushi bildua"?)
- Norimaki (japonieraz: 海苔巻き, "Nori-biribilkia"?)
edo Makimono (japonieraz: 巻物, "biribilki batzuk"?)
- Narezushi (japonieraz: 熟れ寿司, "sushi heldua"?)
- Nigirizushi (japonieraz: 握り寿司, "eskuz egindako sushi"?)
, Oshizushi (押し寿司, "zapaldutako sushi") edo hako-zushi (japonieraz: 箱寿司, "sushi-kutxa"?)