![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/d/de/Sugaar_%2528euskal_mitologia%2529_-_Midjourney_AI_bertsioa.png/640px-Sugaar_%2528euskal_mitologia%2529_-_Midjourney_AI_bertsioa.png&w=640&q=50)
Sugaar
Mari Jainkosaren senarra, Mikelats eta Atarrabiren aita, aitzinako Jainko gorenetarikoa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Sugaar (baita ere Maju, Sugoi, Sugar edo Suar) euskal mitologiako izakia da, Mari jainkosaren senarra eta 2 seme ditu honekin; Mikelats eta Atarabi, gaizkiaren eta ongiaren irudikapenak. Suge itxura du eta, suzko igitaia bailitzan, zerua zeharkatzen du. Ekaitz eta trumoiekin lotura estua du.
Datu azkarrak Ezaugarriak, Sexua ...
Sugaar | |
---|---|
Euskal Herriko mitologia | |
![]() | |
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Domeinua | ekaitza eta trumoia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Mari eta Mundakako printzesa |
Seme-alabak | Mikelats, Atarrabi eta Jaun Zuria |
Itxi
Sugaar izenaren esanahia suge + ar (herensugea) edo su + gar izan daiteke. Litekeena da bien arteko bateratzea izatea.